miércoles, 27 de enero de 2010

Nola sortzen da blog bat

Zer da blog bat?








Hau da Blogger-en kurtso honetan ikusiko dugun lehen sarrera
. Lehendabizi, Blog bat zer den azalduko dugu:

Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.

Blog baten ezaugarri nagusiak

Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.

Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.

Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu.

Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Etiketatan banatuta daude: Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.